932 553 865 - 932 553 871 seguros@nortlan.com

Euskadin aseguru etikoa eta solidarioa 6 urtez bultzatu ostean, Nortlan Arç Cooperativaren proiektuan integratzen da. Batasunaren helburua da guregan konfiantza duzuen guztioi aukera eskaintzen jarraitzea, zuen aseguruek gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa sortzen jarrai dezaten.

Nortlanetik, erabateko konfiantza dugu Arç Cooperativan. Artekaritza honek 4 hamarkadako ibilbidea egin du; erreferentea da kooperatibismoan eta espezializatuta dago ekonomia sozial eta solidarioan, kultura-elkartegintzan eta energia berriztagarrietan. 

Arç Cooperativa aseguruen sektoreko ziurtapen etiko eta solidarioko EthSI zigiluaren erregistro-maila gorena lortu zuen lehenbiziko artekaritza europarra izan zen; horrek egiaztatzen du gardentasuna bermatzen duela bere jardunbideetan eta inplikatuta dagoela finantza etikoen entitateekin eta etikoki bideratutako inbertsioekin.  Entitatearen gizarte- eta ingurumen-konpromisoaren gaineko informazio gehiago eskura dezakezue hemen.

Hemendik aurrera, edozein kudeaketa egiteko, harremanetan jar zaitezke Arç Cooperativako profesionalekin.

 

Nortlan eta Arç Cooperativa, elkarrekin aseguru etiko eta solidarioagatik